ATEZAINAREN HIRUGARREN EKIPAZIOKO OINIK GABEKO GALTZERDIAK UNISEX 26/27
€20,00 -%
ATEZAINAREN HIRUGARREN EKIPAZIOKO OINIK GABEKO GALTZERDIAK UNISEX 26/27
€20,00 -%
DESKRIBAPENA
MUGARIK EZ
Athletic Cluben Hirugarren Ekipazioa: San Mames, Mugarik Gabe
Castorerekin elkarlanean sortutako bilduma berriak San Mameseko estalkiko lametan inspiratutako lerro zuriak ditu.
Athletic Clubek eta Castorek lehoiek 2026/27 denboraldian jantziko duten hirugarren ekipazioa aurkeztu dute, baita bildumako atezainen kamisetak ere.
Ekipazio nagusia zeru-urdina da, AerTek ehunez egina, eta San Mames zeru sinboliko eta mugarik gabeko batean kokatzen du. Hondo urdin nagusiaren gainean, kamisetak estadioaren estalkiko lametan inspiratutako lerro zuri zeihar eta horizontalen bikoteak ditu.
Atezainen kamisetek kontzeptu bera kolore laranjara eramaten dute. Koloreak San Mames inguratzen duen distirari egiten dio omenaldia, partida-egunetako energia, berotasuna eta ikusmina islatuz.
Bildumak athleticzaleen familia osoari ere egiten dio omenaldia. Lehoiek jokatzen duten lekuan jokatzen dutela, zale zuri-gorriak —San Mamesek irudikatuta— beti daude taldearen ondoan, mugarik eta fronterarik gabe, edozein unetan eta edozein lekutan. #AlwaysWithYou